Jump to content

User:Iago Aizpurua

From Wikipedia, the free encyclopedia

Luciano Floridi filosofo italiar eta britainiarra da. Yaleko Unibertsitateko Etika Digitaleko Zentroko zuzendaria da. Horrez gain, Boloniako Unibertsitateko Kultura eta Komunikazio Soziologiako irakasle ere bada, Ikasketa Juridikoen Sailean, bertan, Etika Digitaleko Zentroko zuzendariaren postua mantentzen duen. Washington konderrian kokatuta dagoen Unibertsitate Amerikarreko ekonomia saileko irakasle laguntzaile lanak ere burutzen ditu eta Anna Cristina Nobre neurozientzialariarekin ezkonduta dago.

Bi dira Floridi ezagutzera eraman zuten ikerketa nagusiak: informazioaren filosofia eta informazioaren etika (etika digitala bezala ere ezagutua). Hainbat sari irabazi ditu bi alorretan egindako ikerketen truke, besteak beste, Merituaren Ordenako Gurutze Handiko Zalduna, Italiako ohore garrantzitsuena. Scopusen arabera, 2020. urteko filosofo erreferentziatuena izan zen.

2008tik 2013ra filosofiako ikerketaren katedratikoa izan zen eta UNESCOren Informatika eta Informazio Katedra bete zituen Hertfordshireko Unibertsitatean. Oxfordeko Unibertsitateko informazioaren filosofiari buruzko sailen arteko ikerketa-taldea eta GPI Hertfordshireko Unibertsitateko Informazioaren Filosofiako Ikerketa Talde sortu eta zuzendu zituen. Italiako filosofiako egunkari elektronikoaren (1995-2008)(SWIF moduan ere ezagutua) sortzailea eta zuzendaria izan zen.

Gazteria eta ikasketak

[edit]

Erroman jaio zen 1964. urtean. Erromako La Sapienza unibertsitatean ikasi zuen, hasieran, filosofiaren historialari moduan, baina berehala interesatu zen filosofia analitikoaren inguruan eta bere tesi di aurea idatzi zuen Michael Dummet filosofoaren antirealismoaren inguruko logikaren filosofiari buruz. 1989. urtean lortu zuen filosofiako masterra eta 1990. urtean bihurtu zen doktore Warwick-eko unibertsitatearen eskutik Susan Haack (Floridi-ren doktoretzako tutorea) eta Michael Dummet-ekin talde-lanean egindako epistemiologia eta logikaren filosofiari buruz egindako lanengatik. Foridi-ri gaztetan ikasle gisa gertatutako hainbat kontakizun gordeta daude The Lost Painting: The Quest for a Caravaggio Masterpiece nobelan, "Luchiano" pertsonaiaren izenpean dago erreferentziatuta. Unibertsitate eta doktoretza gradu ondorengo urteetan, filosofia analitikoaren gai estandarrak landu zituen metodologia berri baten bila. Eguneroko arazo filosofikoei ikuspegi heuristiko ahaltsu eta intelektualki aberasgarri batetik heltzeko alegin handiak egin zituen. Graduko ikasketak aurrera joan ahala, bere burua filosofia analitiko klasikotik urruntzen joan zen, izan ere, bere ustetan, filosofiaren inguruko mugimendu analitikoak zentzua galdu zuen. Honen ondoren, pragmatismoan, filosofia logikoan eta eszeptizismoaren historian lan egin zuen.

Ikuspuntu filosofikoak

[edit]

Floridi, informazioaren filosofian azaleratzen ari diren diziplinetan, teknologiaren filosofia, informazioaren etika, etika digitala, eta IAren etika-ren inguruko pentsalarietan aitzindaria da. Bere lanek, informazioaren ikerketa etiko eta filosofikoa gaur egungo kontsulten zati nagusi eta bereizgarri batean bihurtzen lagundu dute.

Floridiren lana informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gure bizitzan gero eta zeregin handiagoa izatearen inplikazio filosofiko, etiko, sozial eta politikoetan oinarritzen da. Bere kezka nagusia, gure munduaren digitalizazioaren handitze esponentzialean datza, gizakien eta teknologiaren arteko harreman aldakorrak kontzeptuz eta etikaz duen eraginagatik, eta aldaketa horiek egokitzeko esparru filosofiko berri baten beharragatik.

Informazioaren iraultzak eragindako aldaketak ulertu eta forma emateko ikuspegi etiko berri baten beharra defendatzen du. Floridiren ekarpen nagusietako bat Informazioaren Filosofia-ren(POL) formulazioa da. PoI-ak informazioaren izaera eta munduan duen eginkizuna ulertzeko esparrua ematen du. Floridiren arabera, informazioa gure munduari buruzko ezagutza eta ulermena ematen dituen funtsezko baliabidea da. Ez da errealitatearen irudikapen neutrala soilik, munduaren zati bat baizik, bere propietate, efektu eta inplikazio moralekin.

Floridiren PoI-ak funtsezko zenbait osagai ditu, besteak beste, 'informazioaren ontologia', informazioaren izaera definitzen duena, 'informazioaren etika', informazioaren eta honen teknologien ondorio moralak ebaluatzeko esparrua ematen duena, 'informazioaren epistemologia', informazioak ezagutzaren eta zientziaren garapenean duen zeregina aztertzen duena, eta 'informazioaren logika', informazioaren eta honen alderdi formaletan kontzentratzen dena.

Hainbat ikerketa dokumentu eta liburu argitaratu ditu Floridik (300 baino gehiago), hauen artean:

"Information: A Very Short Introduction" (OUP, 2010) Informazio kontzeptuaren ikuspegi orokorrari buruz, haren historia, definizioa eta aplikazioak barne.

"The Philosophy of Information" (OUP, 2011) Informazioaren kontzeptua eta filosofian, etikan eta gizartean dituen ondorioen azterketa bat.

"The Ethics of Information" (OUP, 2013) Informazioaren aroko ondorio moral eta etikoen azterketa.

"The Fourth Revolution: How the Infosphere is Reshaping Human Reality" (OUP, 2014) Iraultza digitalak gure errealitatea ulertzeko eta norbanakoaren identitatea eraikitzean izandako garrantziari buruzko azterketa bat.

"The Logic of Information" (OUP, 2019) Logikaren dinamikaren alderdi formalen eta informazioaren izaeraren oinarri abstraktuen azterketa, filosofia, informatika eta gizarte zientzietako ezagutzak konbinatuz.

Erreferentziak

[edit]
  1. Luciano Floridi web orria
  2. "We dislike the truth and love to be fooled" Luciano Floridiri 2016ko azaroaren 21an egindako elkarrizketa bat.
  3. "Elkarte Filosofiko Amerikarrak egindako elkarrizketa bat
  4. Biografia, ingelesez